Lege Informazioa
Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazi nahi dizugu www.elkarbanaketa.eus interneteko domeinuaren titularra honako hau dela: Aduna 2021 S.A.U., (IFZ: A20075156), Haizpea industriagunea, 1 / 20150 Aduna, telefono-zenbakia: 943310301, helbide elektronikoa: dblo-dpd@elkar.eus, erregistro-datuak: Gipuzkoako Probintziako Merkataritza Erregistroa, 489. liburukia, 99. folioa, SS-6985 orria.
Aduna 2021 S.A.U. enpresaren helburua, besteen artean, liburuen banaketa da. www.elkarbanaketa.eus domeinuan aurkitzen den web gune hau (aurrerantzean “web gunea”) Aduna 2021 S.A.U.ren jabetzakoa da. Web gune hau ikusi eta erabiltzen duen pertsona web gunearen erabiltzailea izango da (aurrerantzean “erabiltzaile”).
1. Baldintza Orokorrak
Erabiltzailea borondatez sartu ahal izango da bertan, eta gainera, sartzea doakoa da. Web gune honetan nabigatzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege oharrak, erabilera baldintzak eta bertako pribatutasun politika. Erabiltzaileak ez baditu onartzen erabilera baldintza horiek, eta beraz, ez badie onespena ematen, ezingo du web gune honetan nabigatu.
Web gune honetan sartzea eta bertako informazioari zeinahi erabilera ematea erabiltzailearen eta soilik erabiltzailearen erantzukizunpekoak izango dira. Hala, informazioa web gunearen helburuarekin bat eginda erabiltzeko konpromisoa hartu beharko du erabiltzaileak. Erabiltzaileak ezingo dio eman, beraz, legez kontrako erabilerarik web guneko informazioari. Bide beretik, ezingo du web guneko informatika-sistemei kaltea eragin diezaiekeen ekintzarik egin.
Erabiltzaileek galarazita izango dute eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea; esan nahi baita, ezingo dute eman Aduna 2021 S.A.U., beste erabiltzaile batzuk edo hirugarrenak nahasteko moduko edukirik. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra. Ezin da erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.
Aduna 2021 S.A.U.k ahalegin handia egiten du web gunean argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin. Beraz, beretzat gordetzen du edonoiz horiek aldatzeko eskubidea. Aduna 2021 S.A.U.k espresuki uko egiten dio web gune honetako edukietako akats edo hutsegiteengatiko erantzukizunari eta baita horien egiazkotasun-, zehaztasun- eta gaurkotasun-faltaren ondoriozko kalteengatiko erantzukizunari ere.
Web gune honek beste web gune batzuetarako estekak jar ditzake edo bere web gune bilatzaile batekin horietarako sarbidea eman dezake. Aduna 2021 S.A.U.k ez du bere gain hartzen estekatutako gune horietako ezein edukiren erantzukizunik, ezta bilaketen emaitzarenik ere; izan ere, ez du horien gaineko eta horietan eskainitako eduki, produktu eta zerbitzuen gaineko erantzukizunik. Zerbitzu horien helburua, hain zuzen, erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuen berri ematea da; horregatik, erabiltzailea soil-soilik bere erantzukizunpean sartuko da eduki horietara, bertan araututako baldintzen arabera.
Aduna 2021 S.A.U. ez da web gune honen edo bertako edukien erabileratik eratorritako edozein ondorio edo kalteren erantzulea izango, informatika-kalteak eta birusak txertatzea kontuan hartuta. Aduna 2021 S.A.U.k ez du bermatzen web gunean ez dela inolako birusik edo bestelako elementurik izango, kanpoko hirugarrenek txertatutakoak, eta erabiltzaileen sistema fisiko zein logikoei kalteak ekar diezazkieketenak; nolanahi ere, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, horrelakorik gerta ez dadin.
Aduna 2021 S.A.U.k beretzat gordetzen du noiznahi, aldez aurretik oharrik edo azalpenik eman gabe, web gune honetako diseinua, konfigurazioa eta informazioa aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baldin eta beharrezkoa dela iruditzen bazaio. Aduna 2021 S.A.U.k ez du bere bizkar hartuko aldaketa horiek ekar ditzaketen kalteen erantzukizuna. Dena den, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.
2. Erregistroa
Web gune honetan sartzeak ez dakar, halabeharrez, datu pertsonalak eman behar izatea. Nolanahi ere, gune pribatua erabiltzeko beharrezkoa da aldez aurretik erregistratzea. Erregistroa segurua eta zerbitzua egokia izan daitezen, ezinbestekoa da erabiltzaileak hainbat datu pertsonal ematea.
Erabiltzaileak egiazko datuak, zehatzak eta osotuak emateko konpromisoa dauka, bai erregistroa egitean, eta baita geroko jakinarazpenak gauzatzean ere. Hala, horien edozein aldaketaren berri emateko erantzukizuna ere izango du.
Web gune hau erabiltzeak esan nahi du erabiltzaileak ezagutzen eta onartzen dituela bertako lege oharrak, erabilera baldintzak eta bertako pribatutasun eta cookie politika.
3. Sarbide-gakoen erabilera
Gune pribatura sartzeko gakoak, hain zuzen, pertsonalak, isilpekoak eta besterenezinak dira. Erregistratutako erabiltzaileak gakoak erantzukizunez erabiltzeko eta inori ez jakinarazteko konpromisoa izango du. Erregistratutako erabiltzaileak ez dio bere gakoen berri emango telefonoz, posta elektronikoz, web gunearen bitartez edo beste zeinahi bidetatik gakoa eskatzen dion inori.
Aduna 2021 S.A.U.k gomendatzen du erabiltzaile-gakoa eta pasahitza ez izatea berbera, eta alfa-zenbakizko karaktereak edukitzea. Erabiltzaileak buruz ikasi beharko ditu bere gakoak, eta ez da komeni edonor sartzeko moduko inolako euskarritan (fisikoa zein informatikoa) gordetzea. Bide batez, komenigarria da aldian-aldian sarbide-gakoak aldatzea.
Garrantzitsua da, saioa bukatu orduko, erabiltzaile bakoitzak bere kontu pertsonala ixtea; hartara, ekipoa partekatzen badu edo toki publiko bateko ekipoa erabiltzen badu ziur egongo da inortxok ere ez duela aukera edukiko bere informazio pertsonala ikusteko.
Gakoa ahazten bazaio, erabiltzaileak Aduna 2021 S.A.U.ri jakinarazi beharko dio. Hark gako berria emango dio, automatikoki. Aduna 2021 S.A.U.k erabiltzaileari gomendatzen dio sartzera doan lehenengo aldian aldatzeko gakoa. Era horretan, erabiltzaileak erraz gogorarazteko moduko eta baimenik ez duten hirugarrenek nekez jakingo duten gakoa eduki ahal izango du.
Erabiltzailea ohartzen bada norbait era bidegabean edo baimenik gabe dabilela bere sarbide-gakoekin, berehala jakinarazi beharko dio Aduna 2021 S.A.U.ri.
4. Jabetza intelektuala eta industriala
Web gune honen jabetza-eskubideak, eta baita bertako orrialde, pantaila, informazio, itxura zein diseinu, produktu eta zerbitzu, marka, logo, lelo eta gainerakoen jabetza-eskubideak ere, Aduna 2021 S.A.U.renak dira, non eta ez den bestelakorik adierazten.
web gune honetan sartzeak edo bertan nabigatzeak ez du esan nahi, inola ere, Aduna 2021 S.A.U.k bere jabetza intelektual edo industrialaren eskubideei uko egiten dienik, edo erabiltzaileari bere erabilera pertsonalerako utzi edo baimena (erabatekoa edo hein batekoa) ematen dionik. Norbaitek lan horiek baimenik gabe erreproduzitu, banatu, merkaturatu eta eraldatzen baditu, Aduna 2021 S.A.U.ren jabetza intelektualaren eskubideak urratuko ditu.
Erabiltzaileak web gune honen titulartasunari kalteak eragingo lizkiokeen zeinahi ekintza ez egiteko konpromisoa hartuko du. Web guneko informazioa baimenik gabe erabiliz gero, edo titularren jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei kalteak eraginez gero, dagokien lege-ekintzak egikaritu ahal izango dira, eta hala badagokio, hori egikaritzetik eratorritako erantzukizunak bete beharko dira.
5. Aldaketak
Baldintza hauek guztiak aldatu ahal izango dira, baldin eta Aduna 2021 S.A.U.k noizbait egokitzat jotzen badu; bai lege-aldaketei egokitzeko, bai bestelako hobekuntza batzuk egiteko. Aldaketa horiek indarrean egongo dira web gune honetan argitaratzen diren unetik aurrera. Aduna 2021 S.A.U.k eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa guztien berri emateko.
6. Jurisdikzioa
Aduna 2021 S.A.U.ren eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, Aduna 2021 S.A.U. eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Donostiako Epaitegi eta Auzitegien mende jarriko dira.
Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo web gunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Aduna 2021 S.A.U.k zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.